Xedea, ikuspegia eta balioak - CPEIP Berriozar Mendialdea II HLHIP - Ikasnova
Xedea, ikuspegia eta balioak - CPEIP Berriozar Mendialdea II HLHIP
Xedea, ikuspegia eta balioak
XEDEA. Gure izaera.
XEDEA. Gure izaera.
-
Euskara eta euskal kultura ardatza izanik, ikasle euskaldun eleanitzak hezi eta hizkuntza desberdinetan komunikatzeko gaitasuna bermatzen duen D ereduko eskola publikoa gara.
-
Berriozar, Berriobeiti, Iza eta Xulapain bailaretako 3-12 urte bitarteko ikasleak jasotzen dituen eskualdeko eskola gara.
-
Herri hauen nortasuna eta izaera beregan hartzen duen eskola gara. Herri identitatea proiektu desberdinen bitartez sustatuz.
-
Irakaskuntza pertsonalizatuz, autonomia landuz eta modu kooperatiboan aritzen den eskola inklusiboa gara.
-
Ingurumena ezagutuz, baloratuz eta zainduz, eta ohitura osasungarriak dituen eskola jasangarria gara.
-
Berdintasunean bizitzeko, kontzientzia kritikoa izateko, sentitzen duguna adierazten jakiteko eta gure ahalmenetan konfiantza lortzeko eskola hezkidetzailea gara.
-
Tratu onak bultzatzen eta zaintza bermatzen dituen eskola gara.
-
Metodologia aktiboak eta ebaluazio hezitzailea garatzen duen XXI. mendeko eskola gara.
IKUSPEGIA: Gure helburuak, gure ametsak
IKUSPEGIA: Gure helburuak, gure ametsak
- Hizkuntza-gaitasunak: Gure ikastetxea euskara, gaztelania eta ingeleseko hizkuntza-gaitasunak maila gorenean garatzen dituen erreferentziazko eskola izatea nahi dugu, ikasleak komunikazio eraginkorrerako eta mundu eleaniztun batean moldatzeko prestatuz.
- Logika eta matematika: Logika eta matematikarako gaitasunaren garapena oinarri duen eskola izan nahi dugu, manipulazioan, arrazoiketan eta pentsamendu kritikoan oinarritutako metodologien bidez ikasleen gaitasunak indartuz.
- Koordinazioa eta kalitatea: Irakaskuntza-ikaskuntza prozesu koherente, aurrerakoi eta kalitatezkoa bermatuko duen ikastetxea izan nahi dugu, etapa guztien arteko koordinazio bertikala sustatuz.
- Berrikuntza, inklusioa eta komunitatea: Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza, inklusioa eta lankidetza ardatz izango dituen ikastetxe bizi, berritzaile eta komunitarioa izan nahi dugu, ikasleen bikaintasuna sustatuko duena azpiegitura modernoetan eta ingurune hurbil, seguru eta atsegin batean.
- Ikaskuntza esanguratsua: Ikaskuntza esanguratsua bultzatzen duen eskola izan nahi dugu, ikasle bakoitzaren erritmoa, beharrak eta ikaskuntza-prozesuak errespetatuko dituzten metodologia aktiboak erabiliz.
- Bizikidetza eta garapen pertsonala: Bizikidetza positiboa, hezkidetza eta garapen emozionala sustatzen dituen komunitatea izan nahi dugu, errespetuan, berdintasunean eta elkarrekiko zaintzan oinarritua.
- Jazarpenaren prebentzioa: Jazarpenaren prebentzioan eta esku-hartze eraginkorrean erreferentea den eskola izan nahi dugu, ikasle guztientzat giro segurua eta ongizatea bermatuz.
- Jasangarritasuna eta osasuna: Ohitura osasungarriak sustatzen, ingurunea ezagutzen eta zaintzen dituen ikastetxe jasangarria izan nahi dugu, ingurumenarekiko konpromisoa eta erantzukizuna hezkuntza-proiektuaren ardatz bihurtuz.
- Gaitasun digitala: Teknologiaren erabilera kritiko, arduratsu eta sortzailea bultzatzen duen eskola izan nahi dugu, ikasleen gaitasun digitala etengabe garatuz.
- Irakasleen garapen profesionala: Irakasleen etengabeko prestakuntza eta berrikuntza pedagogikoa sustatzen dituen erakundea izan nahi dugu, hezkuntza-kalitatea etengabe hobetzeko helburuarekin.
- Komunitatearen lankidetza: Familien, Berriozarko Udalaren, NIZEren, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta gainerako hezkuntza-eragileen arteko lankidetza estuan oinarritutako ikastetxea izan nahi dugu, komunitate osoaren parte-hartzea eta konpromisoa sustatuz.
-
Berriozarko eta inguruko erakundeekin lankidetza: Inguruko elkarteekin, gizarte erakundeekin, ikastetxeekin eta bestelako erakundeekin, hala nola Lantxotegi, Ilundain, Guraso Elkartea eta beste komunitate eragile batzuekin, harremanak sendotu nahi ditugu, ikasleen ikaskuntza eta komunitatearen bizitzan duten parte hartzea aberasteko.
BALIOAK: Gure oinarriak
BALIOAK: Gure oinarriak
-
Hezkidetzailea. Genero perspektiba, zaintzaren garrantzia, tratu onak, autonomia eta independentzia pertsonala, ahalduntzea, lidergoa eta desberdintasunen aurrean jarrera kritikoa.
-
Inklusiboa. Metodologia inklusiboak, ikaskuntza kooperatiboa, irakasleen etengabeko formazioa eta goitik beherako koordinazioa.
-
Metodologia aktiboak. Autoerregulazioa, ikaskuntza koperatiboan eta ebaluazio hezitzailean oinarritzen den eskola.
-
Jasangarria. Ingurua, ezagutu, baloratu eta zaintzeko konpromisoa eta ohitura osasungarriak hedatzearen aldekoa.
-
Eleanitza. Hizkuntza desberdinetan komunikatzeko gaitasuna.
-
Kritikoa. Teknologiaren erabileraren inguruan kontzientzia kritikoa.
-
Formakuntza. Irakaslegoaren formazioa bultzatu esparru desberdinetan.
-
Partehartzailea. Eragile desberdinekin, eskola komunitatea, Udala, NIZE, NUP...elkarlana. Berriozar eta inguruko entitateekin elkarlana: Lantxotegi, Ilundaingo eskola, apyma…
