Hezkuntza-eskaintza

D ereduko eskola gara. Euskara eta euskaraz ikasten dugu hiru urtetatik.

  • Eskola komarkala da. Bertara Berriozar, Berriobeiti, Xulapain eta Izako herrietako ikasleak datoz.
  • Eskolak, jantoki zerbitzua kudeatzen du.
  • Eskola ordutegiaz aurreko zerbitzua dago, Guraso Elkarteak antolatuta: egunero, goizeko 8etatik aurrera eta ostiraletan eguerdian 15:15 arte.
  • Eskola jasangarria gara. Nafarroako eskola jasangarri sarearen barruan gaude.
  • Herriko liburutegi, natur gela eta musika eskolarekin batera, ekintza desberdinak egiten ditugu.

Haur hezkuntza

  • Harrera aldia: harrera hurbila eta pertsonalizatua bermatzen dugu.
  • Siesta. Momentu honi garrantzi handia ematen zaio, haurraren beharrei erantzuten zaie.
  • Gela irekiak. Ikasleen arteko jolasa, harremana eta komunikazioa sustatzen dugu.
  • Psikomotrizatatea. Lehenengo egunetik hasita, astero psikomotrizitate saioak egiten dira. Haurraren garapen ebolutiboari egokitutako jarduera hezitzailea eta prebentiboa da.
  • Ingelesa: 4 urtetatik aurrera ingelesa ematen da.

Lehen hezkuntza

  • Ikasten ikasiz, ikasle bakoitzaren gaitasunaren garapena sustatzen eta bultzatzen da.
  • Euskara gure artean komunikatzeko eta ikasteko hizkuntza da.
  • Hizkuntzaren alde ludikoa erabiliz ikasten dugu: jolasak, antzerkigintza, bertsolaritza…
  • Irakurtzeko zaletasuna bultzatzen dugu.
  • Musika, Gorputz heziketa eta Arte heziketaren bitartez, gaitasun komunikatiboak lantzen ditugu.
  • Naturaren errespetua sustatzen dugu.
  • Etorkizunari begiratzen diogu, teknologia berriak erabiliz.