Goizeko gela

Mendialdea IIko Guraso Elkarteak neska-mutilak eskolara goizeko 7:45tik eramateko aukera eskaintzen du. Begiraleek klasera eramango dituzte Haur Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak. Ikasturtea hasten den egun berean hasiko da zerbitzua, HH 1. mailakoak izan ezik, egokitzapen epea amaitu arte ezingo dutela zerbitzua erabili.


Guraso Elkarteko bazkideentzako prezioa hilean 30€ da lehenengo umeagatik eta 20€ hilean bigarren umea. Bazkidea ez bazara, hileroko prezioa 45 eurokoa da seme edo alaba bakoitzeko.

Egun solteetan zerbitzua erabiltzeko aukera ere eskaintzen da. Kasu horretan prezioa 6€ da Guraso Elkarteko bazkideentzat eta 15€ gainontzekoentzat. Umeak jantokian egongo dira. Monitoreak zain egongo dira kanpoko atean.
Zerbitzua erabiltzeko ezinbestekoa da izena ematea, egun soltea bada jakinarazi beharko duzu, harremanetarako eta ordainketarako datuak adieraziz, helbide elektroniko honetara: mendialdeage@gmail.com

Aurreinskripzioa (Klik hemen)