Ikastetxea

Ikastetxea, herria eta ingurua.

Mendialdea II Ikastetxe Publikoa Berriozarren dagoen eskualdeko eskola bat da eta biltzen dituen ikasleak Berriozar, Berriobeiti, Xulapain, Izako herri batzuk eta gertu dauden beste zenbait herrietatik datoz, gehiengoa Berriozarkoa izanik.

Gure eskola Ezkaba mendiaren mendebaldeko magalean kokatuta dago, Berriozar herri zaharrerako bidean, hain zuzen ere. Gaur egun herriko zonalde berriak hartzen du biztanle gehiengoa. Hemen, ikastetxean, mendiaren gertutasunaz gozatzeko aukera izaten dute ikasleek eta noizean behin, mendira ematen duten geletatik, urtxintxak, orkatzak eta bestelako animaliak ikus daitezke.

Mendialdea Ikastetxe Publikoa, 1976. urtean eraiki zen. Sortu eta handik urte batzuetara, D ereduan haur batzuk izena ematen hasi ziren. 2011-2012. ikasturtean Mendialdea Ikastetxea eredu linguistikoaren arabera bi Ikastetxe desberdinetan banatu zen; Mendialdea I eta Mendialdea II. 2026 urtean eraikinaren 50. urteurrena ospatuko da.