Elkarbizitza - CPEIP Berriozar Mendialdea II HLHIP - Ikasnova
Elkarbizitza - CPEIP Berriozar Mendialdea II HLHIP
Elkarbizitza
SKOLAE
SKOLAE genero berdintasunaren eta aniztasunaren errespetua sustatzen dituen hezkuntza programa da, geletan inklusio eta estereotipoetatik libreko elkarbizitza hobetuz. Jarduera eta baliabide pedagogikoen bidez, SKOLAEk ikasleak eta irakasleak ahalduntzea bilatzen du, eskolako inguru justuago eta hezkidetzailegoa sortzeko.


Laguntza Programa
Tratu onak eta hezkuntza emozionalaren garatzeko eta indarkeriazko jokabideak saihesteko helburuarekin sortutako programa da.
Patio Laguna
Patio laguna ikastetxeko proiektu bat da, atsedenaldian laguntza behar duten ikasleei laguntzea eta elkarbizitzako arazoak prebenitzea helburu duena


Gelako bilerak
Gelako bilerak ikasleek beren iritziak adierazi, gatazkak konpondu, eskaerak egin eta erabaki kolektiboak hartzeko elkarrizketa eta partaidetzarako guneak dira, elkarbizitza eta taldeko kohesioa indartuz.
Mintzalaguna
Ikasle bakoitzari beste maila bateko bikote bat esleitzen zaio, eta ikasturtean zehar elkarrekin jarduera desberdinak egiten dituzte, elkarbizitza, euskararen erabilera eta adin desberdinen arteko lankidetza sustatzeko.
