Xedea, ikuspegia eta balioak

XEDEA. Gure izaera.

  • Euskara eta euskal kultura ardatza izanik, ikasle euskaldun eleanitzak hezi eta hizkuntza desberdinetan komunikatzeko gaitasuna bermatzen duen D ereduko eskola publikoa gara.

  • Berriozar, Berriobeiti, Iza eta Xulapain bailaretako 3-12 urte bitarteko ikasleak jasotzen dituen eskualdeko eskola gara.

  • Herri hauen nortasuna eta izaera beregan hartzen duen eskola gara. Herri identitatea proiektu desberdinen bitartez sustatuz. 

  • Irakaskuntza pertsonalizatuz, autonomia landuz eta modu kooperatiboan aritzen den eskola inklusiboa gara.

  • Ingurumena ezagutuz, baloratuz eta zainduz, eta ohitura osasungarriak dituen eskola jasangarria gara.

  • Berdintasunean bizitzeko, kontzientzia kritikoa izateko, sentitzen duguna adierazten jakiteko eta gure ahalmenetan konfiantza lortzeko eskola hezkidetzailea gara.

  • Tratu onak bultzatzen eta zaintza bermatzen dituen eskola gara.

  • Metodologia aktiboak eta ebaluazio hezitzailea garatzen duen XXI. mendeko eskola gara. 

IKUSPEGIA: Gure helburuak, gure ametsak

  • Hizkuntza-gaitasunak: Gure ikastetxea euskara, gaztelania eta ingeleseko hizkuntza-gaitasunak maila gorenean garatzen dituen erreferentziazko eskola izatea nahi dugu, ikasleak komunikazio eraginkorrerako eta mundu eleaniztun batean moldatzeko prestatuz.
  • Logika eta matematika: Logika eta matematikarako gaitasunaren garapena oinarri duen eskola izan nahi dugu, manipulazioan, arrazoiketan eta pentsamendu kritikoan oinarritutako metodologien bidez ikasleen gaitasunak indartuz.
  • Koordinazioa eta kalitatea: Irakaskuntza-ikaskuntza prozesu koherente, aurrerakoi eta kalitatezkoa bermatuko duen ikastetxea izan nahi dugu, etapa guztien arteko koordinazio bertikala sustatuz.
  • Berrikuntza, inklusioa eta komunitatea: Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza, inklusioa eta lankidetza ardatz izango dituen ikastetxe bizi, berritzaile eta komunitarioa izan nahi dugu, ikasleen bikaintasuna sustatuko duena azpiegitura modernoetan eta ingurune hurbil, seguru eta atsegin batean.
  • Ikaskuntza esanguratsua: Ikaskuntza esanguratsua bultzatzen duen eskola izan nahi dugu, ikasle bakoitzaren erritmoa, beharrak eta ikaskuntza-prozesuak errespetatuko dituzten metodologia aktiboak erabiliz.
  • Bizikidetza eta garapen pertsonala: Bizikidetza positiboa, hezkidetza eta garapen emozionala sustatzen dituen komunitatea izan nahi dugu, errespetuan, berdintasunean eta elkarrekiko zaintzan oinarritua.
  • Jazarpenaren prebentzioa: Jazarpenaren prebentzioan eta esku-hartze eraginkorrean erreferentea den eskola izan nahi dugu, ikasle guztientzat giro segurua eta ongizatea bermatuz.
  • Jasangarritasuna eta osasuna: Ohitura osasungarriak sustatzen, ingurunea ezagutzen eta zaintzen dituen ikastetxe jasangarria izan nahi dugu, ingurumenarekiko konpromisoa eta erantzukizuna hezkuntza-proiektuaren ardatz bihurtuz.
  • Gaitasun digitala: Teknologiaren erabilera kritiko, arduratsu eta sortzailea bultzatzen duen eskola izan nahi dugu, ikasleen gaitasun digitala etengabe garatuz.
  • Irakasleen garapen profesionala: Irakasleen etengabeko prestakuntza eta berrikuntza pedagogikoa sustatzen dituen erakundea izan nahi dugu, hezkuntza-kalitatea etengabe hobetzeko helburuarekin.
  • Komunitatearen lankidetza: Familien, Berriozarko Udalaren, NIZEren, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta gainerako hezkuntza-eragileen arteko lankidetza estuan oinarritutako ikastetxea izan nahi dugu, komunitate osoaren parte-hartzea eta konpromisoa sustatuz.

BALIOAK: Gure oinarriak

  • Hezkidetzailea.  Genero perspektiba, zaintzaren garrantzia, tratu onak, autonomia eta independentzia pertsonala, ahalduntzea, lidergoa eta desberdintasunen aurrean jarrera kritikoa.

  • Inklusiboa. Metodologia inklusiboak, ikaskuntza kooperatiboa, irakasleen etengabeko formazioa eta goitik beherako koordinazioa.

  • Metodologia aktiboak. Autoerregulazioa, ikaskuntza koperatiboan eta ebaluazio hezitzailean oinarritzen den eskola.

  • Jasangarria. Ingurua, ezagutu, baloratu eta zaintzeko konpromisoa eta ohitura osasungarriak hedatzearen aldekoa.

  • Eleanitza. Hizkuntza desberdinetan komunikatzeko gaitasuna.

  • Kritikoa. Teknologiaren erabileraren inguruan kontzientzia kritikoa.

  • Formakuntza. Irakaslegoaren formazioa bultzatu esparru desberdinetan.

  • Partehartzailea. Eragile desberdinekin, eskola komunitatea, Udala, NIZE, NUP...elkarlana. Berriozar eta inguruko entitateekin elkarlana: Lantxotegi, Ilundaingo eskola, apyma…