Xedea, ikuspegia eta balioak

XEDEA. Gure izaera.

  • Euskara eta euskal kultura ardatza izanik, ikasle euskaldun eleanitzak hezi eta hizkuntza desberdinetan komunikatzeko gaitasuna bermatzen duen D ereduko eskola publikoa gara.

  • Berriozar, Berriobeiti, Iza eta Xulapain bailaretako 3-12 urte bitarteko ikasleak jasotzen dituen eskualdeko eskola gara.

  • Herri hauen nortasuna eta izaera beregan hartzen duen eskola gara. Herri identitatea proiektu desberdinen bitartez sustatuz. 

  • Irakaskuntza pertsonalizatuz, autonomia landuz eta modu kooperatiboan aritzen den eskola inklusiboa gara.

  • Ingurumena ezagutuz, baloratuz eta zainduz, eta ohitura osasungarriak dituen eskola jasangarria gara.

  • Berdintasunean bizitzeko, kontzientzia kritikoa izateko, sentitzen duguna adierazten jakiteko eta gure ahalmenetan konfiantza lortzeko eskola hezkidetzailea gara.

  • Tratu onak bultzatzen eta zaintza bermatzen dituen eskola gara.

  • Metodologia aktiboak eta ebaluazio hezitzailea garatzen duen XXI. mendeko eskola gara

IKUSPEGIA: Gure helburuak, gure ametsak

  • Euskara, gaztelera eta ingelesa hizkuntza gaitasuna garatzen eta hobetzen duen eskola.

  • Logika eta matematikarako gaitasunaren garapena oinarritzat hartzen duen eskola. Manipulazioan eta pentsamenduan oinarritzen den metodoa. 

  • Hezkidetza eta ikasleen garapen emozionala landu.

  • Bizikidetza lantzen duen eskola jazarpen kasuak prebenituz, gutxituz eta saihesten duen eskola.

  • Ohitura osasungarriak hedatzen, ingurumena ezagutzen eta zaintzen duen eskola jasangarria.

  • Ikasketa esanguratsua eta ikasleen erritmo eta prozesu desberdinak errespetatzen dituzten metodologia aktiboak bultzatzen dituen eskola.

  • Teknologiaren erabilera kiritikoa bultzatuz gaitasun digitala garatzen duen eskola.

  • Irakasleen etengabeko formakuntza sustatzen duen eskola.

  • Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua aurrerakoia eta koherentea izan dadin koordinazio bertikala bultzatzen duen eskola.

  • Lan taldeen bitartez, Guraso Elkarte, Berriozarko udala, NIZE eta NUP-ekin koordinazioa mantentzen duen eskola.

BALIOAK: Gure oinarriak

  • Hezkidetzailea.  Genero perspektiba, zaintzaren garrantzia, tratu onak, autonomia eta independentzia pertsonala, ahalduntzea, lidergoa eta desberdintasunen aurrean jarrera kritikoa.

  • Inklusiboa. Metodologia inklusiboak, ikaskuntza kooperatiboa, irakasleen etengabeko formazioa eta goitik beherako koordinazioa.

  • Metodologia aktiboak. Autoerregulazioa, ikaskuntza koperatiboan eta ebaluazio hezitzailean oinarritzen den eskola.

  • Jasangarria. Ingurua, ezagutu, baloratu eta zaintzeko konpromisoa eta ohitura osasungarriak hedatzearen aldekoa.

  • Eleanitza. Hizkuntza desberdinetan komunikatzeko gaitasuna.

  • Kritikoa. Teknologiaren erabileraren inguruan kontzientzia kritikoa.

  • Formakuntza. Irakaslegoaren formazioa bultzatu esparru desberdinetan.

  • Partehartzailea. Eragile desberdinekin, eskola komunitatea, Udala, NIZE, NUP...elkarlana.