Aurrematrikulazioa - CPEIP Berriozar Mendialdea II HLHIP - Ikasnova
Aurrematrikulazioa - CPEIP Berriozar Mendialdea II HLHIP
Aurrematrikulazioa
NOLA EGIN
NOLA EGIN
Aurrez aurre: Eskolan, 07:45etik 14:00etara.
Telematikoki: Hezkuntza Departamentuko web orrialdean. https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto
AURKEZTU BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA
AURKEZTU BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA
Aurrrez aurre: Derrigor 1.2. eta 3. zenbakiko dokumentuak. Beste dokumentu batzuk barematzeko aurkez daitezke (4. eta 10.). Halaber, dokumentu guztiak aurkezten badituzue (1-11), matrikulazio aldian ez da beharrezkoa izanen eskolara joatea.
Telematikoki: Derrigor ,1. 2. eta 3. zenbakiko dokumentuak. Beste dokumentu batzuk barematzeko aurkez daitezke (4. eta 10.). Gainontzeko dokumentazioa (1-11) matrikulazio aldian, aurrerago jakinaraziko den aldian, zentroan aurkeztu beharko duzue.
DOKUMENTUEN AURKIBIDEA
DOKUMENTUEN AURKIBIDEA
- Inprimakia beteta. Ikastetxean eskuratu eta bertan bete ahalko da edo helbide honetan jaitsi:( https://preinscripcion.navarra.es/eu/solicitudes )
- Erroldaren ziurtagiria. Ikaslearen eta tutorearen edo tutoreen izen abizenak agertu behar dituzte. Honez gain, helbide berberean bizi direla adierazi behar du eta epe amaierako baino 30 egun leheneagoko datarekin argitaratuta egon behar da.
- Familia liburuaren edo jaiotza agiriaren fotokopia. (Orrialde guztiak)
- Familia ugaria edo guraso bakarreko izatearen txartelaren fotokopia. (Edukiz gero)
- Umearen Osasun Txartelaren fotokopia edo Gizarte Segurantzaren liburuxkaren kopia.
- Txertatze liburuxkan dagoen txertoen laburpenaren kopia.
- Kontu korronte baten 1. orrialdearen fotokopia.
- Tutorearen edo tutoreen NAN/NIE edo Pasaporteren fotokopiak. (Bi izanez gero, biena)
- Tutore banatu edo dibortziatuen kasuan, edo bizikidetzari bukaera eman dioten izatezko bikoteen kasuan baliozko eskabide eraginkortzat joko da bi gurasoen sinadura duena edo bietako batena bestearen zinpeko aitorpena badu ados dagoela adieraziz edo aurkezten bada erabaki hori soilik berari dagokiola egiaztatzen duen ebazpen judiziala.
- Errenta aitorpena. (Hautazkoa)
- Behar bereziak dituen ikasleren bat izanez gero, egiaztapen txostenak.
INFORMAZIO GEHIAGO
INFORMAZIO GEHIAGO
Aurrematrikulazio prozesuaren inguruko informazio gehiago izateko: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto
Informaziorako eskolako helbide elektronikoa: idazkaritza.mendialdea2@educacion.navarra.es
