Proiektuak - CPEIP Berriozar Mendialdea II HLHIP - Ikasnova
Proiektuak - CPEIP Berriozar Mendialdea II HLHIP

Herri Kirolak
Herri kirolak sustatzeko sortutako eskola proiektua da. Proiektuaren bidez, ikasleek hainbat herri kirol ezagutzeko eta praktikatzeko aukera dute, adin eta maila bakoitzera egokitutako proposamenen bidez. Jarduerak progresiboki antolatuta daude, hasieran zailtasun eta pisu txikiagoekin hasten dira eta pixkanaka erronka handiagoetara igarotzen dira.
Saioetan, herri kirol bakoitza modu ludikoan eta talde lanean lantzen da, ariketa eta jolas ezberdinen bitartez. Helburua da ikasleek gure kulturaren parte diren kirol hauek ezagutzea, baloratzea eta haietaz gozatzea.
Gainera, Berriozarren herri kirolek tradizio handia dutenez, eskolan arlo hau lantzeaz gain, ikasleek interesa garatzen badute, herriko kirol elkartean jarduera horiek praktikatzen jarraitzeko aukera izan dezaten sustatzen da.

Eskola Jasangarria
Helburu nagusia haurrek eta gazteek ingurumen krisiaren aurrean jarrera arduratsua eta konprometitua garatzea da. Horretarako, gizarte eta ingurumen arazoen errealitatea ezagutzea sustatzen da, bai eta arazo horietan modu pertsonalean zein kolektiboan eragiteko aukerak eskaintzea ere.
Eskola esparruan, eguneroko ohitura jasangarriak ezagutu, praktikan jarri eta barneratzea da lan ildo nagusietako bat. Ondoren, ikasle bakoitzak ikasitakoa bere eguneroko bizitzan aplikatu eta txertatzea bilatzen da.
Helburu horiek lantzeko, eskolak eta hezkuntza komunitateak eskaintzen dituzten baliabide eta jarduerak erabiltzen dira, besteak beste: birziklapena, hondakin organikoekin konposta egitea, baratzeko jarduerak, eskolako inguruko flora eta fauna aztertzea, eta mankomunitateak antolatutako ekintzetan parte hartzea, hala nola Arazurira eta Gongorara egiten diren bisitetan.

Goi gaitasunei erantzuteko proiektua
Gure ikastetxean gaitasun handiko ikasleei arreta emateko proiektu bat garatzen dugu, haien beharretara egokitutako hezkuntza erantzuna adin goiztiarretatik eskaintzeko helburuarekin.
Lehen ziklotik bertatik hasierako behaketa eta identifikazio lana egiten da gaitasun handiak izan ditzakeen ikasleria ahalik eta goizen antzemateko eta haren garapen pertsonala zein akademikoa modu egokian laguntzeko.
Horrez gain, ziklo bakoitzak material espezifikoz eta askotariko baliabidez hornitutako armairuak ditu. Material horiei esker, ikasleek modu autonomoan lan egin, ikertu, sortu eta hainbat proiektu garatzeko aukera dute, beren interes eta gaitasunen arabera. Horrela, ikaskuntza aktiboa, sormena eta motibazioa sustatzen dira.

Abesbatza
Gure eskolan abesbatza bat dago, musikaz gozatzeko eta elkarrekin kantatzeko aukera ederra eskaintzen duena. Abesbatza 2. eta 3. zikloko ikasleek osatzen dute, eta gogotsu parte hartzen dute bertan.
Astean behin elkartzen dira entseguak egiteko. Saio horietan abesti berriak ikasten dituzte, ahotsa lantzen dute eta talde lana sustatzen dute giro atsegin eta alaian.
Horrez gain, abesbatzako ikasleek zenbait egun eta ekitaldi berezitan abesten dute giroa alaituz eta ospakizunei ukitu berezia ematez.
