4. mailako ikasleak piraguismoaz gozatzen! - CPEIP Berriozar Mendialdea II HLHIP - Ikasnova
4. mailako ikasleak piraguismoaz gozatzen! - CPEIP Berriozar Mendialdea II HLHIP
4. mailako ikasleak piraguismoaz gozatzen!
2026/10/23
Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek piraguismo eskolara txangoa egin zuten. Bertan, kirol honetan lehen urratsak egiteko eta egun desberdin batez gozatzeko aukera izan zuten.
Jardueran zehar, ikasleek piraguak erabiltzeko oinarrizko teknikak ikasi zituzten eta uretan beren trebetasunak praktikan jarri zituzten.
Esperientzia dibertigarria eta aberasgarria izan zen eta ikasleek kirolaz eta ikaskideekin batera igarotako egun ederraz gozatu zuten!
