Berriozarko euskararen eguna!

2025/10/07

Aurreko ostiralean, urriak 3an, Berriozarko Euskararen Eguna ospatu genuen. Haur Hezkuntzako ikasleek erraldoiekin kalejira bat eginez hasiera eman zioten ospakizunari eta Lehen Hezkuntzako ikasleek entzierro batekin, soka tirarekin eta herri kirolekin jarraitu zuten. 

Hazitxo ere hurbildu zen agurtzera!

Eguneko uneak eta giroa argazkitan jaso ditugu eta dagoeneko gure galerian ikusgai dituzue.

Eskerrik asko parte hartu eta egun berezi hau posible egin zenuten guztioi!