Eskolako jantokia

Menua

Hau da hilabete honen menua.

Kudeaketa orokorra

Aramark entrepresak jantokia kudeatzen du 2024/2025 ikasturtetik. 

Bazkaria eskolako sukaldean prestatzen da. 

Jantokiko legeari jarraituz jantokiaren ikasturte osoko kudeaketa eskolari dagokio. 

 

Jantokia erabiltzeko arauak

Familia erabiltzaileei egindako kobraketak

  • Ordainketak egiteko lehentasuna kontu korrentearen bitartartekoa izanen da. .

  • Ordainagiriak hilaren 1a eta 10aren artean bidaliko dira.

Noizbehinkako bajak

Jantoki Zerbitzua erabili ezean, ikastetxeari abisu eman beharko diozue noiz uzten dion joateari eta noiz bueltatzen den erranez  telefonoren bitartez (948309469 / 848463020), mailez; jantokia.mendialdea2@educacion.navarra.es edo dagokion galdetegia betez  goizeko 10ak baino lehen. 

Bazkariaren kostuaren buletaketa (ohiko kuotak)

  • Bazkariaren kostua itzuliko da (ez begirale gisa egindako gainerako gastuak, etab.), honako ordainagiri honetan diruz lagundu ez diren kuoten kasuan:
  • Aurreko puntuaren arabera, absentzia jakinarazten denean (Noizbehinkako bajak)

  • Eskolak antolatutako ikasgelatik kanpoko jarduera batean parte hartzen denean ( Irteerak, kanpaldiak..).

Zerbitzuan eskatutako bajak eta aldaketak (kuota arruntak)

  • Ikasturtean zehar bertaratze-egunak aldatzeko eskaera bat egiten bada eta aldaketa horrek egun horiek murriztea badakar, bazkariaren zenbatekoa bakarrik deskontatuko da.

  • Ikasturtean behin betiko baja ematen bada, bazkariaren kostua ez diren ikasturte bukaerara bitarteko gastuak ordainduko dira.

Ez ordaintzearen protokoloa

  • Hileko erreziboa ordaintzeko arazoren bat izanez gero, lehenbailehen zentroarekin harremanetan jarri.  

  • Erreziboa bueltatzen bada eskolak horren berri familiari emanen dio. Une horretatik familiak lehenbaitlehen ordainduko du.

  • Ikaslea baja egoeran egonez gero, zorra kitatzen ez badu, ezinen du izena eman berriro.  

Jantokiko ordutegiak

  • Tutore legalek jantoki aldian zehar ikasleak jasoz gero, eskolako zentroko atezaintzan betetzen den absentzia jakinarazpenaren bitartez gertakaria islatu beharko dute.